Canon Generic Plus UFR II/LIPSLX/PCL6/PS3 inprimagailu-kontrolatzailearen Microsoft Windows sistemarako 3.00 bertsioa
Softwarea erabili baino lehen, ziurtatu instalazioa egitean agertzen den CANON SOFTWAREAREN LIZENTZIA-HITZARMENA irakurtzen duzula. Halaber, produktuarekin datorren CD-ROM diskoan edo deskargatutako kontrolatzailearen karpetan gordetako [misc] karpetan dagoen CANON SOFTWAREAREN LIZENTZIA-HITZARMENA (EULAeu-ES.rtf) fitxategia irakur dezakezu.
IrakHau fitxategi honek informazio gehigarria dakar inprimagailu-kontrolatzailea Microsoft Windows sistemarekin instalatzeko eta erabiltzeko.
Software- eta hardware-produktu gehienekin gertatzen den modura, zenbait informazio ezagutzera ematen da eskuliburua garatu ostean. Halaber, inprimagailu-kontrolatzaileari buruzko informazio eguneratua aurkituko duzu fitxategian. Bestelako laguntzarik behar baduzu, jarri harremanetan bizitokiko Canon enpresa hurbilenarekin.
Kontrolatzaile honek edozein Windows aplikaziotik zure inprimagailuan dokumentuak inprimatzea ahalbidetzen du. Halaber, honako funtzioak ere onartzen ditu.
- Canon Driver Configuration Tool
Kontrolatzailearen ezarpen lehenetsiak aldatu eta pertsonalizatzeko, erabili Canon Driver Configuration Tool. Erabilera honen inguruko informazio xehatua jasotzeko, ikusi Canon Driver Configuration Tool erabiltzailearen gidaliburuan.
Kontrolatzaile honetan oinarritutako kontrolatzaile sortak sortzean, erabili Canon Driver Configuration Tool tresnaren 4.20 bertsioa edo berriagoa.
Kontrolatzailea sistema ingurune hauetan erabil daiteke.
Sistema eragileak
Microsoft Windows 10/11
Microsoft Windows Server 2016/2019/2022
Zerbitzarian oinarritutako informatika-inguruneak:
Zerbitzari-ingurune bateko sistema eragileak:
Microsoft Windows Server 2016/2019/2022
Zerbitzari-osagaiak:
Citrix Virtual Apps and Desktops 7 1912(LTSR)/2203(LTSR)/2209/2212/2303/2305/2308
VMware vSphere 7.0/8.0
Microsoft Application Virtualization (App-V)
Remote Desktop Service on Windows Server 2016/2019/2022
Taldekatutako zerbitzarien sistema eragileak:
Microsoft Windows Server 2016/2019/2022
Ordenagailua
Aurreko sistema eragileetako bat exekutatzen duen ordenagailu bat
Hala ere, ARM arkitektura ez da onartzen.
Kontrolatzailea instalatzea
Instalatzailea erabiltzea gomendatzen dizugu kontrolatzailea eguneratzeko edo gehitzeko. Halaber, Windowsen inprimagailuak gehitzeko morroia erabiliz egunera edo gehi dezakezu kontrolatzailea.
Instalazio-prozedurari buruzko xehetasunak ezagutzeko, irakurri instalaziorako gidaliburua Canon-en webgunean (https://oip.manual.canon/).
Kontrolatzailetik inprimaketa ezarpenak konfiguratzeko
Inprimagailuaren ezarpenak kontrolatzailetik konfiguratzeko, jarraitu honako prozedura.
Lehenetsitako ezarpenak aldatzeko
1. Bistaratu [Bluetooth-a eta gailuak] (edo [Gailuak]) Hasiera menuko [Ezarpenak] aukeran.
2. [Inprimagailuak eta eskanerrak] atalean, bistaratu gailua konfiguratzeko kudeaketa-pantaila.
Kudeaketa-pantaila bistaratzeko, egin klik gailuan edo sakatu [Kudeatu] dagokion gailuarentzat.
3. Sakatu [Inprimatzeko hobespenak] gailua konfiguratzeko.
Inprimatzean konfiguratzeko
1. Aukeratu aplikazioaren inprimatzeko menua.
2. Bistaratutako inprimaketa pantailan, hautatu erabiltzen ari zaren gailua → sakatu [Hobespenak].
Aplikazioaren arabera, baliteke [Hobespenak] "Inprimagailuaren propietateak" edo "Propietateak" deitzea.
Online eskuliburuen erabilera hobeto ulertzeko, CANON INC.ek Google Analyticsek eskainitako web-analisi tresnak erabiltzen ditu. Google Analytics erabiliz gure bezeroen pertsonalki identifikatzen ez dituen informazioa biltzen da. Ikusi honako xehetasunak.
http://www.google.com/policies/privacy/partners/
Google Analyticsen datuak ez erabiltzeari buruzko informazio gehiagorako, ikusi ondorengoa.
https://tools.google.com/dlpage/gaoptout
Ohartarazpenak, mugak eta murriztapenak instalazioan zehar
Erabiltzen ari zaren ordenagailuaren erabiltzaile-pribilegioak aldatzen badituzu eta instalatzailea exekutatzen baduzu, baliteke instalazioa behar bezala ezin egitea. Hori gertatzen bada, hasi saioa Administrator gisa eta saiatu berriro instalazioa egiten.
Kontrolatzaile hau zerbitzarian oinarritutako konputazio ingurune baten erabiltzen baduzu, erabili bezeroaren ordenagailuan kontrolatzailea onartzen duen sistema eragile bat.
Kontrolatzaile bat zehaztutako inprimagailu partekatu gisa erabilitako SMB (NetBIOS sarea) inprimagailuarekin instalatzean, erabili Inprimagailuak gehitzeko morroia sareko inprimagailu gisa instalatzeko.
Server Core Windows Server sistema eragilea baten instalatuta dagoen ingurune baten, ezingo duzu kontrolatzailearen instalatzailea hau erabili. Erabili sistema eragilearen instalazio funtzioa kontrolatzailea instalatzeko.
Kontrolatzaile hau instalatzailea erabiliz ezarpen lehenetsien arabera instalatzen baduzu, dagoeneko instalatuta dituzun Generic Plus kontrolatzaileak bertsio-berrituko dira. Kontrolatzaile baten bertsio berriena dagoeneko instalatuta dauden kontrolatzaileak eguneratu gabe gehitzeko, jarraitu hurrengo prozeduretariko bat.
Instalazioan zehar [Kontrolatzaile-instalaziorako inprimagailu-zerrenda] egiaztatzeko pantailan, hautatu eta kendu eguneratzea nahi ez dituzun gailuak [Hautatu eguneratu beharreko inprimagailuak] zerrendatik, eta jarraitu instalazioarekin.
Windows-en inprimagailua gehitzeko funtzioarekin inf fitxategi bat zehaztea.
Dagoeneko instalatuta dagoen kontrolatzailea baino bertsio zaharragoko kontrolatzaile bat baduzu, uneko fitxategiak erabili nahi dituzun ala ez galdetzeko elkarrizketa-koadroa bistaratzen bada, baimendu horiek erabiltzea.
Ingelesezko sistema eragile baten ingurunea erabiltzean byte bikoitzeko karaktereak idazten badituzu gailuaren izenean, ezingo duzu berreskuratu gailuaren egoera [Gailuaren ezarpenak] orriko > [Berreskuratu gailuaren egoeraren informazioa] aukeratik. Hori gertatzen bazaizu, ez idatzi byte bikoitzeko karaktererik izenean.
Partekatutako inprimagailu bat erabiliz gero inprimaketa-zerbitzariaren (Seinalatu eta inprimatu) ingurunean, PC zerbitzarian Canon Driver Information Assist Service instalatzea derrigorrezkoa da lortu duzun gailuaren informazioa funtzioa erabiltzeko.
Halaber, Canon Driver Information Assist Service erabili beharrean Microsoft BiDi Communication erabiltzen baduzu, [Gailuaren ezarpenak] orrian horien artean alda dezakezu [Xehetasunak] > [Beste ezarpen batzuk] bidez.
Erabiltzen ari zaren ingurunearen arabera, [Profila] aukerako izenak eta paper-tamaina pertsonalizatuen izenak ulergaitzak izan daitezke. Hori gertatzen bada, instalatu hizkuntza-pakete egokia.
Ezin da aparte saltzen den gehigarriko softwarea kontrolatzaile honetan instalatu.
Ohartarazpenak, mugak eta murriztapenak inprimatzean
Aplikazio batetik orrialde kopuru bakoitia duen dokumentu bat bi-aldedun dokumentu gisa inprimatuz gero, aplikazioak automatikoki orrialde huts bat sartuko du orrialde kopurua bikoiti bihurtzeko. Hau gertatzen denean, aplikazioak sartutako orrialde hutsa inprimatutako orrialde gisa kontatzen da.
Inprimagailua erabiltzeko, erabiltzen ari zaren inprimagailu mota eta instalatutako aukerak ezarri behar dituzu inprimagailuaren propietateen elkarrizketa-koadroko [Gailuaren ezarpenak] orrian. Erabiltzen ari zaren inprimagailuan erabilgarri ez dauden inprimagailu-kontrolatzaileko funtzioak hautatzen badituzu, baliteke nahi ez zenituen inprimatze-emaitzak lortzea.
Inprimagailuan instalatu gabeko paper-iturri bat ezarri baduzu, inprimagailuko lehentasunezko paper-iturriak paper hori hornituko du.
Zehaztu duzun paper-iturria eta paper-tamaina bat ez badatoz, errore bat gertatuko da.
Bi aldetatik inprimatzea onartzen ez duen inprimagailu batean 2 aldetatik inprimatzea zehazten baduzu, paperaren alde batetik soilik inprimatuko da dokumentua.
Grapatzea ezartzen baduzu aukera hori onartzen ez duen inprimagailu batean, dokumentua grapatu gabe inprimatuko da.
Liburuxka grapatzea ezartzen baduzu aukera hori onartzen ez duen inprimagailu batean, liburuxka grapatu gabe inprimatuko da.
Postontzian edukiak gordetzea onartzen ez duen inprimagailu bat erabiltzen baduzu inprimatzean eta [Irteera-metodoa] > [Gorde] aukera hautatzen baduzu, dokumentua behar bezala inprimatuko da. Errore bat bistaratzen bada inprimagailuaren ukipen-paneleko pantailan eta inprimagailua lineaz kanpo geratzen bada, dokumentua inprimatuko da inprimagailua berriro linean egotean.
Sail-IDen kudeaketarik ez duen inprimagailu batean Sail-IDen kudeaketaren funtzioa zehazten baduzu, errore bat gertatuko da.
Erabiltzen ari zaren inprimagailuaren aukera-konbinazioaren arabera, baliteke [Gailuaren ezarpenak] orriko > [Berreskuratu gailuaren egoeraren informazioa] atalean instalatutako aukerak ezin ezagutzea. Aukera ezezagunak erabiltzeko, ezar itzazu eskuz [Gailuaren ezarpenak] orrian.
Erabiltzen ari zaren gailuko kontrol panelean kontrolatzaile honek onartzen ez dituen funtzioak ezartzen badira, inprimatzerakoan gailuko kontrol panelean ezarritako funtzioak egongo dira gaituta.
Erabiltzen ari zaren gailuaren arabera, hornitu ezin diren paper motak eta paper-tamainak, eta erabili ezin daitezkeen funtzioen inguruko informazioa berreskura ditzakezu [Gailuaren ezarpenak] orriko > [Berreskuratu gailuaren egoeraren informazioa] aukeran.
[Gailuaren ezarpenak] orriko > [Akabera-ezarpenak] aukeraren funtzioetan ezar ditzakezun paper-tamaina pertsonalizatuak (adibidez, bi aldetatik inprimatzea, grapatzea eta abar) alda daitezke erabiltzen ari zaren inprimagailuaren arabera. Xehetasun gehiago lortzeko, irakurri inprimagailuak dakarren eskuliburua.
Gailua USB edo WSD bidez konektatuta dagoenean, baliteke gailuaren informazioa eskuratzeko funtzioa, Sail-IDak kudeatzeko funtzioa eta erabiltzaile-autentifikazioaren funtzioa erabili ezin izatea.
Lerro meheak diagonaletik inprimatzen badituzu, baliteke lerro horiek behar bezala ezin inprimatzea (agian ez dute orrian agertuko edo zatituta agertuko dira).
Server Core Windows Server sistema eragile baten erabiltzen ari bazara, tokiko ingurune baten edo Windows Urruneko mahaigaina ingurunean inprimatze ezarpen batzuk ez dira erabilgarri egongo.
[Berreskuratu gailuaren egoeraren informazioa] aukera sakatzen baduzu [Gailuaren ezarpenak] orrian, gailuaren konfigurazio-informazioa lortuko duzu eta [Gailuaren ezarpenak] orriko zenbait ezarpen automatikoki konfiguratuko dira. Alabaina, eskuz ezarri beharko dituzu [Gailuaren ezarpenak] orriko [Paper-iturriaren ezarpenak] aukera eta [Ezarpen xehatuak] elkarrizketa-koadroko zenbait ezarpen.
Kontrolatzailearen inprimaketa ezarpenen pantailan konfiguratu daitekeen elementuak [Gailuaren ezarpenak] orriko ezarpenen araberakoak izango dira. Kontrolatzailea pertsonalizatzeko Canon Driver Configuration Tool erabiltzen baduzu, [Gailuaren ezarpenak] orria ezarri ostean, ezarri orri bakoitza inprimaketa ezarpenen pantailan.
[Oinarrizko ezarpenak]/[Kalitatea] orrian [Kolore modua] aukeran [Auto. [Koloretan/ZB]] hautatzen baduzu, baliteke zuri-beltzeko orrialdeak koloretako orrialde gisa kontatzea, datuen, aplikazioaren edo kontrolatzailearen ezarpenen arabera. Dokumentu bat zuri-belatzean inprimatu nahi baduzu, hautatu [Zuri-beltza] [Kolore modua] aukeran.
Zuri-beltzez inprimatzen duen inprimagailu batean koloretan inprimatzea zehazten baduzu, dokumentua zuri-beltzean inprimatuko da, inprimatze-kalitatea okertuko da eta inprimatzea luzatuko da.
Paper-tamaina pertsonalizatuak "
Lehenetsitako ezarpenak aldatzeko" atalean bistaratutako inprimatze-ezarpenen pantailan erregistratu daitezke. Administrator pribilegioekin saioa hasi ondoren, erregistratu paper-tamaina pertsonalizatua [Prestatu orrialdea] > [Paper-tamaina pertsonalizatua] inprimaketa ezarpenen pantailan.
Batzuetan, kontrolatzailea erabiliz zehatz ditzakezun paper-tamaina pertsonalizatuen barrutia eta inprimagailuak inprima ditzakeen paper-tamainak ez datoz bat. Inprima ditzakezun paper-tamaina pertsonalizatuei buruzko informazio gehiago lortzeko, irakurri inprimagailuak dakarren eskuliburua.
Paperaren iturburuan kargatutako paperaren tamaina lehenetsitako paper-tamainaren desberdina bada, errore mezu bat agertuko da gailuaren aginte-panelean paperik ez dagoela adieraziz. Horrelakorik gertatuz gero, berreskuratu gailuaren egoera informazioa edo aukeratu gailuarekin bat datorren konfigurazio-profil bat.
USB konexio baten bidez inprimatzean spooler-etik lana bertan behera uzten baduzu, baliteke sare baten bidez ezin inprimatzea. Sare baten bitartez inprimatzeko, ezeztatu inprimaketa lana inprimagailuaren kontrol-paneletik inprimatzen hasi aurretik.
Kontrolatzailearen eta gailuaren bistaratze hizkuntza bat ez badatoz, baliteke lanaren izena, erabiltzailearen izena edo gordetako datuen izena eta abar gailuan behar bezala ez agertzea.
Baliteke inprimaketa behar bezala ez gauzatzea ondorengo bia aukerak ezartzen badira.
[Gailuaren ezarpenak] orria > [Xehetasunak] > [Akabera] orria > [Tartekatu [Gailuaren arabera]] > [Ez]
[Akabera] > [Tartekatu]
Gailuan inprimatze-lan seguru bat gordeta badago, baliteke beste inprimatze-lan batzuk ez inprimatzea. Inprimatze-lan segurua atera ondoren beste inprimatze-lanak inprimatu ezin badituzu, inprimatu berriro ordenagailutik.
Inprimatzeko bi kopia edo gehiago zehazten badituzu, honakoa gerta daiteke.
[Irteera-metodoa] > [Inprimatze segurua] zehazten baduzu, [PINa] adierazten duzun bakoitzeko kopia bat inprimatuko da.
[Irteera-metodoa] > [Gorde] zehazten baduzu, gailuan ezarri duzun kopia kopurua eta zehaztutako inprimaketa lana gordeko dira eta bakoitzaren kopia kopurua bat izango da.
Kasu honetan, ondorengo aukeretakoren bat ezartzen baduzu, inprimaketa behar bezala gauzatuko da.
[Egin spooling-a ostalarian] > [Desgaituta]
[Aplikazioko PS irteera] > [Ez]
Produktu hau Japonian erabiltzekotan, ondorengo murrizketak kontuan hartu.
[Gailuaren ezarpenak] orriko gutun-azal elikagailuaren paper iturburuan [2. tiradera] ezarrita badago, ondorengo gutun-azalak ezingo dira behar bezala elikatu.
[Monarka gutun-azala]/[No. 10 (COM10) gutun-azala]/[DL gutun-azala]/[C5 gutun-azala]/[B5 gutun-azala]
Nahiz eta [Gailuaren ezarpenak] > [Akabera-ezarpenak] > [Zulatu] atalean [2/3 zulo]/[2/4 zulo]/[4 zulo [suediarra]] aukeratu, ezingo dira [3 zulo] edo [4 zulo [suediarra]] gauzatu, gailuak ez baititu onartzen.
[Txertatu beharreko orriak] atalean [Paper bereizlea] aukeratzen baduzu eta [Paper-iturria] orriko [Orriak txertatzearen ezarpenak] elkarrizketa-koadroan [Paper-iturria] aukerarako [2. tiradera] hautatzen baduzu, paper-bereizlea ez da behar bezala aterako ezarpen konbinazio hau onartzen ez duen gailu baten.
Erabiltzen ari zaren inprimagailuaren arabera, inprimatzea luzatuko da hurrengo kasuen arabera.
A4 (horizontala) paper-iturri batetik inprimatzean, orientazio bertikala zehazten baduzu.
A4R (bertikala) paper-iturri batetik inprimatzean, orientazio horizontala zehazten baduzu.
A3 papera erabiltzean orientazio horizontala zehazten baduzu.
Kasu hauetan, [Gailuaren ezarpenak] orrian > [Xehetasunak] > [Paper-iturria] orrian [Kontrolatzailea prozesatzea datuak biratzeko] behar bezala ezarri bada, baliteke inprimatze abiadura hobetzea.
Ezarri eskuz [[Grapatu liburux. ezarpenak] aukeraren [Tolestu + moztu] funtzioa] aukera, funtzioa onartzen duen akabera-unitate bat baduzu.
Ezarri eskuz [Lekualdatu, grapatzea zehaztean] aukera, funtzioa onartzen duen akabera-unitate bat baduzu.
Ezarri eskuz [[Zehaztu pilatzeko kopia kopurua] funtzioa] aukera, pilatzailea erabiltzen ari bazara.
Gailuaren izena aldatzen baduzu, kontrolatzailean erregistratutako profil ezarpen batzuk (dokumentuaren propietateetatik erantsitako profilak) ezabatuko dira. Profilak gorde nahi badituzu, gailuaren izena aldatu aurretik, gorde profilaren ezarpenak fitxategi gisa eta inportatu gordetako fitxategia gailuaren izena aldatu ondoren.
UFR II/LIPSLX kontrolatzailearentzat
Inprimatzen hari zaren gailuaren arabera, baliteke inprimatze emaitza egokia ez lortzea neurri luzeko papera ezarri bada paper tamaina pertsonalizatu gisa eta inprimagailuaren emaitza horizontalean ezarri bada. Kasu honetan, eskuratu gailuaren informazioa edo ezarri [Gailuaren ezarpenak] orria > [Xehetasunak] > [Prestatu orrialdea] orria > [Biratu datuak paper luzean inprimatzean] > [Bai].
PCL6 kontrolatzailearentzat
Inprimatzen hari zaren gailuaren arabera, baliteke inprimatze emaitza egokia ez lortzea neurri luzeko papera ezarri bada paper tamaina pertsonalizatu gisa eta inprimagailuaren emaitza horizontalean ezarri bada. Kasu honetan, eskuratu gailuaren informazioa edo ezarri [Gailuaren ezarpenak] orria > [Xehetasunak] > [Prestatu orrialdea] orria > [Biratu datuak paper luzean inprimatzean] > [Bai].
Ordenagailu batean gainjartze-inprimaki bat sortzean, ezingo da sareko beste ordenagailu bat hautatu inprimakiaren fitxategi berria gordetzeko.
[Datu-transferentziaren konpresioa prozesatzea] eremuan abiadura lehentasun funtzioa gaitzen baduzu ere, erabiltzen hari zaren ingurunearen eta inprimatze-datuen arabera, baliteke irudi lehentasuna gaituta dagoenean baino denbora gehiago behar izatea.
Baliteke zenbait TrueType letra-tipo ongi ez inprimatzea. Hori gertatzen bada, [Erabili inprimagailuaren letra-tipoak] ezarpena desgaitu beharko zenuke [Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroan, letra-tipo guztiak dokumentuarekin batera deskargatzen direla ziurtatzeko, inprimagailuan dauden letra-tipoak soilik erabili beharrean. [Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroa bistaratzeko, sakatu [Ezarpen aurreratuak] botoia [Kalitatea] orrian.
Biratutako testua ez da ongi inprimatuko zenbait aplikaziorekin [TrueType modua] ezarpenean [Deskargatu TrueType gisa] zehaztu bada edo [Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroan [Deskargatu bit-irudi gisa] zehaztu bada. [Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroa bistaratzeko, sakatu [Ezarpen aurreratuak] botoia [Kalitatea] orrian.
Toleste-funtzioa erabiltzean, zenbait kasutan papera ez da tolestuko edo zuk ezarritako toleste-norabidea ez da erabiliko orriak tolesteko.
PS3 kontrolatzailearentzat
PostScript-ek ez du ROP (Raster Operation) onartzen. Hori dela eta, baliteke behar bezala ez inprimatzea aplikaziotik ROP prozesatzea zehazten bada.
Illustrator CS aplikaziotik inprimatzean, mezu bat bistaratuko da zehaztutako PPD fitxategia baliogabea dela adieraziz. Hala ere, mezuaren koadroan [Ados] sakatuz gero, inprimatzen jarraituko da.
Zenbait aplikaziok PostScript komandoa zuzenean inprimagailura bidaltzen dute PostScript inprimagailu-kontrolatzailea erabiliz gero. Aplikazio hauen kasuan, ondorengo funtzioak eskuragarri ez egotea gerta liteke.
[Oinarrizko ezarpenak]/[Prestatu orrialdea] orrian: [Orrialde-diseinua], [Eskuzko eskala]
[Prestatu orrialdea] orrian: [Ur-marka]
[Oinarrizko ezarpenak]/[Akabera] orrian: [Tartekatu], [Grapatu + tartekatu] (aukerako disko gogorra instalatuta ez duten inprimagailuetan)
[Paper-iturria] orrian: [Paper-hautaketa]
[Kalitatea] orrian: [Inprimatu negatibo gisa], [Inprimatu irudi ispilatu gisa]
*** Aurreko funtzioak eskuragarri egongo dira [Aplikazioko PS irteera] ezarpena, [Gailuaren ezarpenak] orrian, [Ez] moduan ezarriz gero.
Inprimatze prozesadorea funtzioa erabiltzeko neurriak eta murriztapenak
Inprimaketa-prozesadore funtzioa erabiltzeko, gaitu [Prozesatu inprimaketa-prozesadorearekin] aukera [Gailuaren ezarpenak] orrian > [Xehetasunak] > [Beste ezarpen batzuk] orrian. Dena den, normalean ez da beharrezkoa inprimaketa-prozesadore funtzioa erabiltzea.
Inprimaketa-prozesadore funtzioa gaitzean, gauzatu honako eragiketa inprimaketa-prozesadorearen izena "CnXP0PP" dena egiaztatzeko. Izena "CnXP0PP" ez bada, baliteke funtzio batzuk murriztuta egotea.
1. Aukeratu Windows inprimagailuen zerrendan ezarri beharreko gailua → erakutsi inprimagailuaren ezarpenen pantaila.
(1) Bistaratu [Bluetooth-a eta gailuak] (edo [Gailuak]) Hasiera menuko [Ezarpenak] aukeran.
(2) [Inprimagailuak eta eskanerrak] atalean, bistaratu gailua konfiguratzeko kudeaketa-pantaila.
Kudeaketa-pantaila bistaratzeko, egin klik gailuan edo sakatu [Kudeatu] dagokion gailuarentzat.
(3) Sakatu [Inprimagailuaren propietateak] gailua konfiguratzeko.
2. Bistaratu [Aurreratua] orria → sakatu [Inprimaketa-prozesadorea].
3. Bistaratutako elkarrizketa-koadroan, markatu nahi duzun inprimaketa-prozesadorea.
Inprimaketa-prozesadore funtzioa gaituta dagoenean, honako murrizketak aplikatuko dira.
Ondorengo funtzioak erabiltzerakoan, beharrezkoa da beharrezko informazioa inprimatu baino lehen ezartzea.
[Inprimatze segurua]/[Sail-IDen kudeaketa]/[Erabiltzailearen autentifikazioa]
Ezin duzu [Editatu eta aurreikusi] funtzioa erabili.
Baliteke lanak bistaratzeko sistema eragilearen pantailan bistaratutako orrialde kopurua eta inprimatzen diren orrialde kopurua ezberdinak izatea.
Gainjartze-inprimatzea erabiltzean, ezin duzu ostalarian inprimaki-fitxategi bat aukeratu.
Inprimatu aurretik beharrezko informazioa ezartzen ez bada, inprimatze-lana bertan behera utzi ahal izango da inprimatzea exekutatzen denean.
Liburuen inprimaketa liburuxka grapatzearekin egitean, inprimatzea ez da behar bezala egingo gailuak grapatu ditzakeen orrien kopurua gainditzen bada. Ikusi aldez aurretik gailuaren eskuliburua, grapatu daitezkeen gehieneko orrialde kopurua ezagutzeko.
Zenbait inprimagailu-modeloen mugak
iR-ADV C2020/2030 aukerako disko gogorrik gabe edo iR-ADV C2020L/2030L gabe erabiltzekotan, ezingo dira ondorengo funtzioak erabili:
[Inprimatze segurua]
[Jaso mailaz inprimatzea]
Zenbait iR serieetako inprimagailuren postontzian inprimatze-datuak gordetzean, inprimatze-estiloaren (hau da, alde batetik inprimatzea edo bi aldetatik inprimatzea) ezarpenak, paper-iturriaren ezarpenak eta zenbait orrialde-diseinu, eskala-ezarpen eta abar, ez dira behar bezala bistaratuko inprimagailuaren kontrol-panelean. Alabaina, inprimatzea exekutatuko da ezarri dituzun ezarpenen arabera.
Zenbait iR serieetako inprimagailutan, ezin baduzu grapatu dokumentua zehaztutako grapatze-posizioan, ez da grapatuko inprimatzean.
Zenbait iR serieko inprimagailutan, inprimagailuaren kontrol-panelean postontzi bateko posizio horizontalean dauden inprimatze-datuen grapatze-posizioa zehazten baduzu, baliteke grapatze bertikala ez den beste posizioa erabiltzea inprimatze-emaitzaren arabera.
Inprimatze-datuak gordetzen dituzunean iR serieetako inprimagailuen sarrerako ontzian, baliteke ezarritako kopia kopurua ezin bistaratzea inprimagailuaren kontrol panelean [Akabera] sekzioko [Ez] aukera hautatzen baduzu. Datuak sarrerako ontzian gordetzen dituzunean, hautatu [Akabera] sekzioko [Ez] aukera ez den beste ezarpen bat.
imageRUNNER ADVANCE C2020/C2020F/C2030/C2030F eginbidea erabiltzen baduzu, [Biratu] aukera erabil dezakezu soilik [Gailuaren ezarpenak] orriko > [Xehetasunak] > [Akabera] orriko > [Tartekatu [Gailuaren arabera]] > [Bai] aukera hautatzean.
imageRUNNER ADVANCE C2020/C2020F/C2030/C2030F eginbidea erabiltzen ari bazara, kontuan izan funtzioaren 2.0 bertsioak edo berriagoek soilik onartzen dituztela paper-tamaina pertsonalizatuaren paper luzeak eta gailuaren inprimatze segurua funtzioa.
iR-ADV C2020/2030, C2020i/2030i, C2020L/2030L, edo C2025 erabiltzekotan, ondorengo mugak kontutan hartu beharko dira [Bereizmena] [1200 dpi] aukeran ezarriz gero [Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroan [Kalitatea] orrian:
[Grapatze-posizioa] A4 orri baten alde luzean soilik ezarri ahalko da.
Ezingo dira [Biratu] eta [Inprim. nahastutako paper-tam./paper-orient.ekin] ezarpenak erabili [Akabera] orrian.
Inprimagailuaren funtzioaren bertsioaren arabera, gerta liteke [Zenbakitu kopia-jokoa] ezarpena, [Akabera] orriko [Ezarpen aurreratuak] elkarrizketa-koadroan, erabilgarri ez egotea.
imageRUNNER ADVANCE C350F eginbidea erabiltzen baduzu, ezingo duzu erabili [[Biratu] funtzioa] aukera.
imageRUNNER ADVANCE C351 eginbidea erabiltzen baduzu, ziurtatu [Hautazko tiradera/kasetea] aukera [Tiradera x 3] gisa ezartzen duzula [Gailuaren ezarpenak] orriko [Paper-iturria] elkarrizketa-koadroan.
Japonian imageRUNNER ADVANCE C7065/C7055 erabiltzen baduzu, inprimatzerakoan ezingo da [Irteera-metodoa] ataleko [Eutsi] aukera hautatzea gaitzen duen funtzioa erabili.
imageRUNNER ADVANCE 8085/8095/8105 erabiltzen ari bazara aukerako Grapatzeko akabera-unitatea-F1 edo Liburuxken akabera-unitatea-F1 eginbidearekin batera, ezingo dituzu inprimatu postalak edo paper-tamaina pertsonalizatuak (148,0 eta 181,9 mm bitarteko altuerarekin).
Ezarri eskuz [Mozketa-ezarpenetarako ezarpen-elementuak gaituta 13x19 paperarekin] aukera, imagePRESS C6010/C6011 edo imagePRESS C7010VP/C7011VP eginbidea erabiltzen ari bazara.
Zenbait imagePRESS serieetako inprimagailutan, zehaztu gabeko posizio baten Eko (graparik gabe) koadernatzea zehaztu baduzu, dokumentua Eko (graparik gabe) koadernatzerik gabe inprimatuko da.
[Konfig. profila] [Oinarrizko ezarpenak] edo[Oinarrizko ezarpenak (Bateragarria)] gisa ezartzen bada, baliteke Canon LBP inprimagailu baten inprimatzean ondorengoa gertatzea.
Baliteke inprimaketa lanak [PINa] autentikazioa erabili gabe erabiltzea [Inprimatze segurua] zehazten baduzu ere.
Inprimaketa lanak eta erabiltzaile izenak "--" gisa bistara daitezke inprimagailuaren kontrol-panelean.
Dokumentu honetan ageri diren marka eta produktu izen guztiak marka erregistratu edo dagozkien jabeen marka komertzialak dira.
All other trademarks are the property of their respective owners.
MIT Lizentzia (MIT)
Copyright (c) 2007 James Newton-King
Honen bidez, baimena ematen zaio, doan, software honen eta lotutako dokumentazio-fitxategien ("Softwarea") kopia bat eskuratzen duen edozein pertsonari, Softwarearekin murrizketarik gabe tratatzeko, hau da, Softwarea mugarik gabe erabiltzeko, kopiatzeko, aldatzeko, batzeko, kopiak argitaratu, banatu, azpilizentziatu eta/edo saltzeko eskubideak barne; eta Softwarea ematen zaien pertsonei hori egiteko baimentzeko, baldintza hauek betez:
Goiko copyright-oharra eta baimen-ohar hau Softwarearen kopia guztietan edo zati garrantzitsuetan sartuko dira.
THE SOFTWARE IS PROVIDED "AS IS", WITHOUT WARRANTY OF ANY KIND, EXPRESS OR IMPLIED, INCLUDING BUT NOT LIMITED TO THE WARRANTIES OF MERCHANTABILITY, FITNESS FOR A PARTICULAR PURPOSE AND NONINFRINGEMENT. IN NO EVENT SHALL THE AUTHORS OR COPYRIGHT HOLDERS BE LIABLE FOR ANY CLAIM, DAMAGES OR OTHER LIABILITY, WHETHER IN AN ACTION OF CONTRACT, TORT OR OTHERWISE, ARISING FROM, OUT OF OR IN CONNECTION WITH THE SOFTWARE OR THE USE OR OTHER DEALINGS IN THE SOFTWARE.
Copyright CANON INC. 2016